XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bere praileak baño, bere semeak maiteago dituan amarik ez da.

4. Apala ta beartsua.

Aita Santuak Prantzisko Deunari, bizi zan arte guzian, bere Anai guztien nagusi izatea eman zioten; baño Prantzisko Deunak beti guztien menpeko izan nai zuan.

Bein batez aingeru bat agertu zitzaion eta ur garbiz betetako ontzi garbi-garbia erakusten ziolarik, esan zion: Begira, Prantzisko oraindik garbiagoa izan bear dek apaizaren gogoa (anima).

Eta ordutik apaiz ez egitea erabaki zuan, bera orretarako gai etzala ta.

Zenbat eta erriak geiago goratu eta ospatzen zuten, ainbat eta beragotzen zuan Prantzisko Deunak bere burua.

Ebanjeli-beartasuna maitatzen ez du Prantzisko Deunak berdiñik izan gizonen artean.

Ain maite zuan beartasuna ta bera baño beartsuagoren bat ikusten bazuan, negar egiten zuan, eta besteak estaltzeko bere burua biluzten zuan.